ESZENA

“Kultur Gabonak” programak geldialdia egingo du Deustun

Deustuko barrutiak euskal kulturari eta euskarari loturiko hainbat jarduera programatu ditu sasoi honetarako, Kultur Gabonak programaren barruan; besteak beste, bertsolariak, poesia errezitaldia, antzerkia eta zirkoa ikusgai izango dira. Programazioa astelehenean hasiko da, 19:30ean, Deustuko udaltegian, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze eta Sustrai Colinak egingo duten bertso-saio batekin.

Programazioak hilaren 17an jarraituko du. Harkaitz Cano idazlea, Euskadi Literatura saria hiru aldiz irabazi duena, Deustun izango da poema errezitaldia egiteko prest. Hitzordua, 19:30ean izango da.
Euskarazko antzerkia eta zirkoa ere programazioan izango dira. Hilaren 20an, ATX Teatroa konpainiak Bihotz salataria ikuskizuna eskainiko du, eta urtarrilaren 3an, Eidabek Mari eta gaileta fabrika (pieza eszeniko horren bidez egungo emakumeentzat bidea zabaldu zuten emakume langileak omendu nahi dira). Euskarazko zirkoak bere tokia izango du programan, Zirika Zirkus taldearen Tren geltokia ikuskizunarekin.
Urtarrilaren 4an, Arangoitiko udaltegian kontzertu-tailer bat egongo da, elementu birziklatuak erabiliz. Jarduera Trakamatrakak taldeak gidatuko du, eta 5 urtetik gorako aurrentzat diseinatuta dago.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu