MUSIKA

Belako eta El inquilino Comunista, solasean

Belako eta El inquilino Comunista taldeetako kideak bilduko dira, gaur, Bilborock aretoan, 20:00etan, euren bizipen musikalak kontatzeko. Ekitaldia Bilboko Udalak antolatu du, Conversaciones con Sostenido programaren baitan.

Programa hori gazteei zuzendutako ekimena da, musika beste modu batean goza dezaten, kontzertuetatik harago. Programak zortzi hilabete iraungo du, eta solasaldietan musikari berriak eta eskarmentu handikoak bilduko dira.

Gaur, 90eko urteetan nabarmendu ziren El Inquilino Comunista taldeko kideak eta egun, puri-purian dauden Belako bandako musikari gazteak.

Gaurkoa hirugarren hitzordua izango da, aurretik Doctor Deseo eta Luber Jack, eta We Are Standard eta Las Tea Party disko jartzaileak izan ziren.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button