Nontzeberri

“Kultur” ekimenak musika, dantza eta artea hedatuko ditu Nafarroan

Nafarroako Kultura Zuzendaritza Nagusiak Kultur ekimena antolatu du beste behin, musika, dantza eta artea lurralde hartako 36 herritara zabaltzeko. Kultur programaren helburua kultur eskaintza erakargarri batez gozamena zabaltzea da, eta aldi berean artearen sektoreari  babesa eman  nahi dio, lurraldean musika, dantza eta arte bisualak hedatuz. Bere  25. edizioak bilduko dituen ikuskizunak, aire zabalekoak zein toki itxietan eginikoak, osasun- eta segurtasun-protokoloen arabera gauzatuko dira.

Uztailaren 18tik irailaren 13ra bitartean, ostegun, ostiral, larunbat eta igandeetan, Kultur programaren 25. edizioak makina bat herritan izango du isla, tartean, Altsasu, Aoiz, Arguedas, Bera, Donamaria, Etxarri Aranatz, Elizondo, Lizarra, Izaba, Leitza edota Lekunberrin.

Kultur 2020 uztailaren 18an hasiko da Irantzuko Monasterioan, Tubala Uxoa abesbatzak egingo duen kontzertuarekin. Zikloaren amaiera Korrontzi taldearen kontzertuak jarriko du irailaren 13an, igandearekin, Garesen.

Egun guztietako programazioa hemen kontsultatu ahal duzue.

Exit mobile version