BESTELAKOAK

Kukutza gaztetxearen aldeko ekitaldi festiboa

Bihar, hilak 16, Bilboko Kukutza gaztetxearen aldeko manifestazio internazionala egingo dute Bilbon, 18:00etan. Manifestazioa udaletxetik aterako eta ibilbidea jai giroan egingo dute.

Hala, manifestazioak irauten duen tartean kale animazioa, zirkua, trikitilariak eta bestelakoak izango dira giroa berotzen. Horrez gain, kamioi bat ere izango da ibilbide guztian, eta bertan Dz (Esne Beltzako DJa), Xabi Solano (Esne Beltzako Abeslari eta trikitilaria), 121 Krew (Barakaldoko Hip-Hop taldea) eta Selektah Stepi (Iruneko Bad Sound System taldeko DJa) arituko dira.

Manifestazioa amaitu eta gero, Rekalde plazan ekitaldia egingo dute festa giroan Esne Beltza eta Bad Sound System taldeen eskutik. Sorpresa batzuk ere izango direla iragarri dute.

Dakizuenez, Kukutza gaztetxeak ibilbide luzea egin du gaur arte, eta egun ixteko zorian dago, eraikina dagoen tokian pisuak egin nahi dituztelako. Horrekin batera, gaztetxeak ez du Bilboko Udalaren babesik lortu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button