ARTEA

“Kuku Kanta” erakusketa ikusgai, Andoainen

Ikusgai dago dagoeneko ‘Kuku Kanta’  erakusketa Andoaingo Bastero Kulturgunean.

Eusko Jaurlaritzaren Eremuak programaren barne antolatuta, Raul Dominguez Pazo erakusketako komisarioak, Agnés Pe, Ander Luzirika eta Guillermo Orjales artisten lanak bildu ditu lagin honetan. Erakusketa azaroak 10era bitarte egongo da ikusgai.

Kuku kantak, leku eta interes desberdinetatik (soinutik, modatik eta argazkigintzatik) abiatuta, “hirurak abian jartzen dira, ezinbestean bakoitzarena izango den leku baterantz. Beraien arrarotasunak diziplina horien mugak gainditzen ditu”.

Erakusketa ardatz hartuta, bestelako jarduerak ere programatu dituzte egunotan. Hala, bihar urriak 9, asteartean, Pop Marroi Ez-Hilgarria, arma sonikoak: historia, testuinguruak eta somatika  izenburupean, Agnés Pé-ren artistak eskainiko duen  hitzaldi solasaldia ondu da.

Informazio gehiago hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button