ESZENA

Kukai Dantzaren “Oskara” eta Larrua Proiektuaren “Baserri” koreografiak ikusgai

XIV. Dantza Zirkuituaren eskutik, Kukai Dantzak Oskara eta Larrua Proiektuak Baserri lanak eskainiko dituzte asteburu honetan. Lehenengoa larunbatean, hilaren 21ean, taularatuko dute Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxean, eta bigarrena, igandean, hilaren 22an, Errenteriako Niessen antzokian.

Oskara proiektuan Kukai Dantza eta Marcos Morau/La Veronal konpainiek hartzen dute parte, eta bion arteko sinergiatik sortu da. Oskara “instalazio moduko lan bat da, zeinak euskal kulturaren eta mitoen hainbat ataletatik igarotzen den, bere jatorritik aro garaikidera, eta indar bikoitz eta harriduraz beteriko sinbolo eta ikonografien ibilbide plastiko zein emozionala marrazten duten”.

Beste aldetik, Jordi Vilasecak eta Aritz Lopezek zuzendutako Larrua Proiektuaren Baserri proposamena  euskal kulturan zehar egindako bidaia da, guztiz errotuta dauden ohiturak berriz interpretatu eta egungo garaira ekartzen dituena. Obrak “tradizioaren eta abangoardiaren arteko mugak lausotzen ditu; baserria mitologiaz jantzi eta lurtarraren eta mitologikoaren arteko paralelismoa egiten du”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button