ESZENA

Kukai Dantza Konpainiaren “Gauekoak”, Elorrion ikusgai

Kukai Dantza Konpainiak Gauekoak proiektu berria oholtzaratuko du Elorrion gaur, hilak 14, 20:30ean.

Gogoeta personal, intimo eta berezi batetik sortzen den proiektua da Gauekoak. Jon Mayak bere sormen prozesuaren ateak irekitzen ditu, ibilbidean lagun izan dituen kide eta artistek hauspotuta. “Iluna jausi eta argiak amatatzen diren garai berean, arima batzuk piztu egiten dira. Pentsamendu eta gogoeta intimoenak biltzen dituen gauerokoa da ikuskizuna. Isil-hizketa intimo, goxo eta pertsonala”.

Pieza berezi honetarako Jon Maya aritu da ideia originala eta proiektua lantzen. Baina berarekin batera lagun talde maite eta berezia bildu ditu proiektuan: Mireia Gabilondo (eszena-zuzendaritza), Xabi Bandini eta Arkaitz Miner (zuzeneko musika), eta Jon Maya, Cesc Gelabert, Sharon Fridman eta Israel Galvan koreografoak.

Bertan testu literario batzuk kateatu dira; eta testuok Joseba Sarrionandia eta Carmelo Iribarren idazleenak dira. Ilustrazioak, aldiz,  Maite Mutuberriak egin ditu,  Fernando Bernués izan da eszenografiaz arduraduna.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button