ARTEA

Kuba eta Euskal Herriko artisten praktika artistikoak ikusgai , Bilboko Azkuna Zentroan

Lester Alvarez kubatarrak eta José Ramón Aise bilbotarrak Azkuna Zentroan egindako Praktika Artistikoen Egoitzaren emaitza aurkeztu dute.

Izan ere, Azkuna Zentroko egoitza horrek, Kubako eta Euskal Herriko artisten arteko trukea sustatzen du, Habanako Carlos Garaicoa estudioko Artista x Artista programarekin lankidetzan.Ekimen honek, era berean, euskal hizkuntza eta kultura mundu osotik zabaltzeaz arduratzen den Etxepare Euskal Institutuaren babesa du. Hala, bi egoitzetan eta testuinguru artistiko ezberdinetan, ikerketa lanak eta euren obrak  burutzeko  aukera ematen zaie artistei.

Jose Ramón Aise artistak, Kubako naturaren eszenetatik abiatuta sortutako fikziozko paisaia bat zeharkatzen duen  bideo-sorkuntza aurkeztu du: Brillan en la noche;  “gaueko amesgaizto bat, kokoriko eta intsektu bioluminiszenteek argiztatua eta panorama gisa eraikia”, adierazi du artistak berak. Bideo sorkuntzan, iraultzaren paisaiaren irudi enblematikoek bat egiten dute  herri-kontakizunen atmosferarekin. “Borroka historikoak irudikatzen dituen gailu piktorikoak, irudiaren, gailu optikoen, eta arkitekturaren erabileren azterketa bat irekitzen du lanak, ideologien eraikuntzan eta hedapenean, hain zuzen. Linterna magiko horretan, politika-, zientzia-, mitologia- eta herri-kontakizunak alderdi askotako irudimenean elkartzen dira”, gaineratzen du artista bilbotarrak.

Bestetik, Lester Alvarez artista kubatarrak, bere egonaldian sortutako bi lan artistiko jarri ditu ikusgai: La Noche en Cuba eta Viaje del inquisidor Alonso de Salazar.

La Noche en Cuba  obrari dagokionez, 1959tik 2019rabitartean artistak margotutako akuarelen sorta bat da, gauari egindako erreferentzietan oinarrituta, eta batez ere 1959az geroztik argitaratutako literatura kubatarraren barruan kontatutako ametsetan sortua. Proiektu horren bidez, artistak Kubaren azken hirurogei urteetako irudi bat landu nahi du, bere literaturaren zatiak partitura-puntu gisa hartzean, klasikotzat jotzen duenetik hasi eta debekatua edo ahaztua izan deneraino.

Eta Viaje del inquisidor Alonso de Salazar, bigarren lanari dagokionez, berriz, 1611ko maiatzean Alonso de Salazarrek Nafarroako mendietan zehar egindako bidaiaz idatzi zuen txosten oparoa ardatz hartu duen instalazioa da; haren bidaia berregitea da asmoa, “ebidentzia” batzuk bilatzeko.

Lanak ikusteko aukera, hortaz, urtarrilaren 26ra bitartean izango duzue Azkuna Zentroko BAT Gunean.

Informazio gehiago duzue, Azkuna Zentroko atari digitalean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu