Nontzeberri

Kuadrillartekoaren lehen fasea amaitzear

Kuadrillartekoaren lehen fasea sei bertso saiorekin bukatuko da asteburu honetan: Laudion, Errekaleorren, Gasteizen, Izarran, Legution eta Zalduondon izango dira saioak. Guztira, bat-bateko 10 talde arituko dira, eta idatzizko modalitateko 7 talde.

Gaur berton, Laudion, D liga izango da: Alfreedo (Aiaraldea) eta Mendialdeko mitxarroak arituko dira, Basalarrina elkartean.
Larunbatean, lau saio: Legution, A liga: Tribitu (Legutio) eta Bapateroak (Gasteiz), Urkiola tabernan. Errekaleorren, B liga: Errekaleor birizik! eta Aramaixoko sobrak. Izarran, E liga: Gure azken balaDA eta Ezustean eusten (Lautada), Behekoiturri elkartean.
Eta Gasteizen, E liga: Errexala (Gasteiz) eta Sumendi bete poto (Gasteiz).
Igandean, Zalduondon, B liga: Egurra salgai (Lautada) eta Kakiturri (Gasteiz) taldeak.

Finalaurrekoak otsailaren 17an hasiko dira Araian. Arabako Bertso Kuadrillarteko Txapelketa martxoaren 17an bukatuko da, Gasteizko Landatxo kantxan. 

Exit mobile version