ARTEA

“Indarkeria isila” erakusketa Artium museoan

Izenburu horrekin abiatu da, etxean eta lanean egunez egun egiten eta adierazten den indarkeria, administrazioaren eta burokraziaren indarkeria, publizitateko eta komunikabideetako ikusizko indarkeria aztertzeko osatu den erakusketa. Urtarrila biratean luzatuko den erakusketa honetan Kader Attia, Itziar Barrio, Ursula Biemann, Rossella Biscotti-Kevin Van Braak, Sarah Browne, Declan Clarke, István Csákány, Willie Doherty, Harun Farocki, Daniel García Andújar, Dejan Kaludjerovic, Vladimir Miladinovic, Locky Morris, Adrian Paci, Christodoulos Panayiotou, Garrett Phelan, Nikola Radic Lucati, María Ruido, Francesc Ruiz, Jonas Staal, Nedko Solakov, Zoran Todorovic eta Milica Tomic artisten lanak bistara daitezke.

“Indarkeria isila erakusketa Euskal Herriak, Irlandak (Ipar Irlandak batez ere) eta Serbiak osatutako testuinguru geo-politiko batean sortu zen, estereotipoen arabera indarkeriarekin eta beldurrarekin lotzen diren tokiak. Baina testuinguru hori irudi estereotipatu hori gainditu nahi duen proiektu baten atze-oihala besterik ez da, eta esparrua Europara eta Nazioartera zabaldu da. Horretarako, erakusketa indarkeria isilaren lurralde ezkutuetaraino» barneratu da, «ahalmen orokortzailea duen arazoa baita. Gonbidatutako artisten lanetan islatzen den edota ikertzen den indarkeriak baldintza sozioekonomikoetan gertatutako aldaketaren baten ondorioz sortutako hizkuntzari eta irudikapenari buruzko alderdiak» jasotzen dituzte, eta «norbanakoen eta eragile geopolitikoen aurkako indarkeria kultural baten abiatzaile gisa hauteman daitezkeen politikak” irakurri ahal izan dugu antolatzaileek bidalitako erakusketaren gaineko oharrean.

Indarkeria isila osatzeko, irailaren 21etik aurrera Ekialde-Behekoa aretoan João Salaviza, Ferhat Özgür, Pepo Salazar, Iratxe  Jaio eta Francisco Ruiz de Infante artisten lanak proiektatuko dira.

Xehetasun guztiak hemen irakurri ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button