Nontzeberri

Kuadrillartekoa eta Bardoak txapelketak atzeraturik

Kuadrillartekoaren azken txanpa k aldaketak izango ditu. Hil honetan Amurrioko Kultur Etxean burutzekoa zen 3. finalaurrekoa eta Murgiako Palatu kirol eremuan burutzekoa zen finala atzeratuko dira, koronabirusaren harira gomendatutako prebentzio neurriekin bat eginez. Bertso eskolak ere etengo dira aldi batez.

Gauza bera gertatuko da asteburu honetan Goizuetan eta Jaunsaratsen egitekoak ziren Bardoetako finalaurrekoekin. Horiek guztiak atzeratzea erabaki du Nafarroako Bertsozale Elkarteak. Bestalde, astelehen arratsaldean bilduko da Bardoetako talde antolatzailea, eta orduan erabakiko da finalarekin ere zer egin (martxoaren 28an da egitekoa, Lizarran).

Exit mobile version