BESTELAKOAK

Euskara sarean sustatzeko ideien lehiaketa

Azkue Fundazioak Euskara Sarean! Egitasmo Lehiaketa abiatu du interneten euskara bultza dezaketen ideiak saritzeko xedearekin. Ideia horiek askotarikoak izan daitezke, hala nola,  enpresa bat aplikazio bat, sare sozialetako orrialde bat, lehiaketa bat, programa  bat edo kanpaina bat.

Ideia ekainaren 10a baino lehen bidali behar da Azkue Fundaziora: info@azkuefundazioa.org. Lehiaketa Jakintza Libreko IV. jardunaldien egitarauren barruan dago.

Lehiakideek 16 urte baino gehiago eduki behar dute eta Araban, Bizkaian, Gipuzkoan edo Nafarroan bizi. Egitasmoak euskaraz garatu eta aurkeztu behar dira, edozein formatutan, baina ondokoak jaso beharko ditu: Egitasmoaren izenburua; taldeko kideak; egitasmoaren azalpena; garapena; onurak; eta, azkenik, harremanetan jartzeko bideak.

Aurkeztutako proiektu guztietatik, hiru finalista aukeratuko dira. Finalistek jendaurrean aurkeztu beharko dituzte proposamenak 2013ko ekainaren 14an Euskararen Etxean, Jakintza Libreko IV. Jardunaldiaren barruan.

Irabazle suertatuko den pertsonarentzako edo taldearentzako saria teknopack bat izango da: 200 eurokoa banakako ideiarentzat eta 400 euro taldekoarentzat.

Lehiaketari buruzko xehetasun guztiak: http://www.jakintzalibre.org/egitasmo-lehiaketa/

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button