MUSIKA

Punk kontzertuak egingo dira asteon Zarauzko gaztetxean

Zarauzko Putzuzulo gaztetxeak punk kutsuko bi kontzertu hartuko ditu asteon: bihar bertan, Arkaiko eta Odio taldeek joko dute, 21:00etatik aurrera. Ostiralean, halaber, hiru talde izango dira gaztetxeko oholtzan: Magnetico Grupo Robot, Hermanos Pelaez eta Desguaces Beni, 21:30etik aurrera.

Bihar joko duten taldeen harira, Odio Kaliforniako Oakland hiriko D-Beat estiloko taldea da. Aurten, bederatzi doinu basati biltzen dituen Ancora izenburuko EPa plazaratu dute estatubatuarrek. Arkaiko, berriz, Añorgako punk-oi! estiloko taldea da; Añogako gazte lokalean eratutako talde berria da.

Ostiralean, halaber, gogoratu beste hiru taldek joko dutela Zarauzko gaztetxean: Magnetico Grupo Robot, “rock robotikoa, izugarri dantzagarria”; Hermanos Pelaez, “atmosfera estralurtarrak”;  eta, azkenik, Desguaces Beni, “rock mutuaren erregeak”.

Informazio gehiago: putzuzulo.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button