ARTEA

Kromatismoarekin etengabe jolasten duten margolanak, Iruñean

Errealismoa, Kubismoa, Espresionismoa Isidro Lopez Murias margolariaren erakusketak ateak zabaldu ditu Iruñeko Kondestable aretoan, eta bertan, abenduaren 8ra arte egongo da ikusgai.

Ohikoa den moduan bere obrak -eta erakusketako margolan hauek ere- artearen norabidea errealitatearen birsormena darama, modako artearen eraginetik urrunduz.
Hala, paisaiak, bodegoiak, irudiak dira bere ohiko gaiak baina gai bakoitzak bere tratamendua du trilogia generiko honen barruan, kolorearekin etengabe jolasten ari den bitartean. Margolanek kromatismoan dute oinarria eta konposizioaren euskarria, orbanaren barrualdeko egitura edota nerbio bihurtzen da.

Muriasek espazioaren banaketa irekia kolore masekin orekatzen du. “Bolumena eta espazioa kolorearen bidez ebazten ditu; forma eta profila, marrazki zehatzaren arabera doituta. Argi-metafora eta gizatasun taupada bat pintzelkada bakoitzean”, azaldu du Fernando Ponce arte kritikariak bere obra deskribatzerakoan. Zentzu horretan, “erraztasunaren zailtasunez ongi egindako lanaren aurrean gaude, marrazkiaren nagusitasun sakonarekin batera”, gaineratzen du.

Muriasen obra, beraz, trazu soilarekin eta sakontzearekin lotuta dago. Ondorioa: errealismo transzedentea, gaur egungoa, baina sustraiak Espainiako paisaiaren tradiziorik onenean errotuta dituela, “harmonikoa eta sentibera”.

Hementxe duzue argibide gehiago.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button