IKUS-ENTZUN

Krisiaren zenbait ikuspegi “Gizazine Crac XXI” zikloan

Kultura eta Hezkuntza Sailak, Caóstica elkartearekin elkarlanean antolatu duen Gizazine Crac XXI-aren hirugarren edizioa egingo da martxoaren 28an, 30ean eta 31n. Ekimen horren barruan dokumentalak eta fikziozko film laburrak eta luzeak eskainiko dira, eta bereziki gaur egun jasaten ari garen krisi ekonomikoaren ikuspegi desberdinak jorratuko dira filmetan.




Programazioa bihar bertan hasiko da, Miyazakiren Ponyo en el Acantilado lanarekin. Ondoren Desazkundea elkartearekin hitzaldi-solasaldia egongo da. Ostiralean, J.C. Chandorren Margin Call filma eskainiko da eta gero, Cómo nos afecta el casino financiero de Wall Street? gaiaz mintzatzeko Ricardo Garcia ekonomian doktorea egongo da.




Larunbatean, gaueko arte ibilbide berezia antolatu da, egungo ekonomia eta gizarte krisialdiari buruzko gogoeta egiteko. Ibilbidea Bilbo Zaharreko zenbait lekutan geratuko da, eta leku horietan zine emanaldiak eskainiko dira eta zuzeneko musika, performance edo antzerki saioak egongo dira, zenbait artistaren eskutik (Miss Ovarios 33 Musika Banda, Champivision, Atx Teatroa,  Churruca Performance,…)

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button