LITERATURA

“Kresalaren sundan” jardunaldi literarioak

Bilbo Zaharra euskaltegiak, Klasikoen Irakurraldi Etenik Gabea antolatu du ekainaren 7an, Arriaga antzokian. Txomin Agirreren Kresala liburua irakurriko da jende askoren artean, Bizkaierari bultzada bat eman eta, bide batez, Euskaltzaindiaren eta euskara batuaren urteurrenak ospatu ahal izateko.

Horren kariaz,  aurreko egunetan, Kresalaren sundan jardunaldi literarioak antolatu dira Bilboko Plaza Barrian, Euskaltzaindiaren egoitzan. Lehenengo saioa ekainaren 4an izango da eta bertan, Itxaro Bordak Atzoko eta gaurko kresalak izeneko hitzaldia eskainiko du 19:00etatik aurrera.

Hurrengo egunean, ekainak 5,  Koldo Izagirre idazleak Arranondotik Trintxerpera Galizian barrena saioa burutuko du, eta bere ostean, Harkaitz Canok Kresalaren haritik, gaurkotasun apunteak hitzaldia egingo du.

Kirmen Uribe izango da azken egunaren (ekainak 6) protagonista. Haurtzarominak Agirreri izeneko hitzaldia eskainiko du Kresalaren sundan zikloan.

Informazio guztia hemen eskuratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button