IKUS-ENTZUN

Kresala zineklubak “Transeuntes” filma pantailaratuko du gaur

Iñaki Ortiz eta Ricardo Fernandez zinema kritikariek Transeuntes (Luis Aller, 2015, Espainia) filma aurkeztuko dute gaur Donostiako Trueba zine aretoetan, 19:30etik aurrera. Emanaldia Kresala zineklubak ondu du.

Transeuntes Bartzelona hiriaren potreta da. Zuzendaria 20 urtez aritu zen hiriko horretako ehunka pertsonaia filmatzen. Filma pertsonaia horien istorio txikiekin josia dago.

Lan esperimentala da, irudien bidezko kaos-esperimentua, ikus-entzule eragiteko asmoz. Adituen hitzetan, “Griffith-ek Godard aurkitu zuen unean gertatzen da. Obra atenporala da, urgentziaz egina”. Beste batzuek honela definitu dute: “Big Bang zinematografikoa”

Informazio gehiago: kresalazinekluba.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button