MUSIKA

Jazz musika gitarra kontzertuan, Markina-Xemeinen

Larunbatean, abenduak 19, 18:30ean hasita, Markina-Xemeingo UNI frontoian Jean-Marie Ecay eta Pablo Fdez Arrieta bikoteak gitarra kontzertua eskainiko dute Uhagon kulturguneak antolatutako kultur egitarauaren baitan.

Bi musikari hauek, duela 30 urte ezagutu zuten elkar, Madrilen, besteak beste, John Abercrombie ta Jerry Bergonzi jazz musikari estatubatuarrek gidatutako ikastaro batean. John Abercrombie, 2017an zendua, nortasun handiko musikaria izan zen eta gitarra garaikidearen eboluzioa ulertzeko ezinbestekotzat jotzen da.

Larunbateko kontzertuan, Jean-Mariek eta Pablok Abercrombie-ren Ralph´s piano waltz eta Labour day konposizioak joko dituzte, omenaldi gisan. Gainera, beraien diskoetako hainbat jatorrizko konposizio eta jazz standard batzuk ere eskainiko dituzte.

Egun horretako aforoa mugatua izango da, eta osasun-neurri guztiak bermatuko dira kontzertuan.

Datu guztiak Uhagon kulturguneak dauzka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button