IKUS-ENTZUN

Kresala zineklubak Stanley Donen zuzendaria omenduko du gaur

Gaur berton, apirilak 15, Donostiako Kresala zineklubak Indiscreet (Stanley Donen, 1958) filma eskainiko du, In memoriam sailaren barruan. Mikel G. Gurpegui zinema kritikariak filma aurkeztu eta solasaldia gidatuko du. Hitzordua, hiri horretako Trueba zinemetan izango da, 19:30etik aurrera.

Pelikularen sinopsia honakoa da: aktore famatu batek gizon dotore eta aberats bat ezagutuko du, eta berehalako elkarren arteko erakarpena sentituko dute. Gizonak ezkonduta dagoela aitortuko dio baina bere emazteak ez dio dibortzioa eman nahi. hala ere, erlazio erromantiko eta zoriontsu bat mantenduko dute.

Indiscreet filmean Cary Grant, Ingrid Bergman, Cecil Parker, Phyllis Calvert, David Kossoff eta Megs Jenkins dira aktore printzipalak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button