ESZENA

Krego-Martin Danza konpainiak “Zona (no) confort” lana oholtzaratuko du Arriaga Antzokian

Gaur, otsailaren 18an, 19:30ean, Arriaga Antzokian, Krego-Martin Danza euskal konpainiaren eskutik Zona (no) confort piezaren emanaldi bat eskainiko da. Emanaldia jende kopuru mugatuarentzat zuzenduta dagoen Agertoki Espazioa programazioarekin ondu da. Ikusleek, “bi interpreteen potentzialtasun fisiko handia erakusten duen dantza lanaz gozatuko dute, bi gorputzen elkar ulermenaz jabetuz eta bakoitzaren leuntasuna jasoz”.

Zona (no) confort, Judit Ruizek eta Maria Martinek sortu, zuzentzen eta interpretatzen dute. Piezak gizakiaren oso alderdi bereziaz egiten du berba, zehatzago esanez, “gizakiak agerian eta urrakor sentitzen direnean bizi duten egonezin egoeran murgiltzen da. Zer gertatzen da agerian geratzen garenean eta egonezin egoera sentitzen dugunean? Zelan gestionatzen dugu?”

Dantzarientzat beharrezkoa da mugimenduak emozioarekin bat egitea. Ondorioz, piezaren bidez ikusleen zentzumenak hobetzeko metodoak ikertuko dituzte, interpretatzaileak eta ikusleak hobeto konektatzeko, begira daudenak eta begiradak jasotzen dituztenak bereizi barik.

“Gorputza da gure ingurunea sentitzeko dugun medioa, komunikatzeko eta elkarrekintzan aritzeko erabiltzen duguna. Hori dela eta, ikusleek, alderdi fisikoa sentitu eta emozioetan ere lotura ezarriko duen egoeratik ikusi ahal izango dute ikuskizuna, ikustear dauden ikuskizunarekin lotura ezarriz, Zona (no) confort ikuskizunarekin, hain zuzen ere.”

Zona (no) confort lana 2016an estreinatu zen Basauriko Social Antzokian. Geroago, Dusseldorfeko Nazioarteko Biurteko TANZMESSE 2016 Dantza Azokarako aukeratua izan zen. 2017an Donostiako dFeria jaialdian izan zen, eta Bilboko La Fundicioneko Trukaketa Proiektuetan ere aukeratua izan zen. 2019an, Edinburgheko Fringe Festivalera joan zen, Scotland Goes Basque izenekoaren barruan, Etxepare Institutuaren bitartez.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu