IKUS-ENTZUN

“Korterraza” Gasteizera helduko da bihar

Korterraza Gasteiz film laburren jaialdia, uztailaren 26tik 28ra egingo da Artiumeko plazan, eta bertan, 42 film labur eta bost kontzertu eskainiko dira. Proiekzioak 22:00etan hasiko dira. Parte hartzen duten lanak lehiaketak emango dituen bost sarietako bat lortzeko lehiatuko dira.

Aurtengo lehiaketan film laburrak komedia sailaren barnean koka daitezke, baina beste gai batzuetarako lekurik ere badago, eta hala, gai sozialak, drama, suspensea eta beldurra zabaltzen dituzten filmak ikusiko dira. Korterraza Txiki ere antolatu da umeek filmekin goza dezaten.

Pelikulez gain, musika ere ez da faltako. Artiumeko barruko plazara hurbiltzen direnek bost kontzertu indartsu entzun ahalko dute aurten. Ostegunean, hilak 26, A Contra Blues taldea arduratuko da jaialdiari hasiera emateaz. Ostiralean, hilak 27, saio bikoitza izango da: Nublia (19:00etan) eta The Soulbreaker Company (20:15ean). Larunbatean, hilak 28, Moni Garage laukoteak irekiko du Korterrazaren azken eguna. Azkenik, The Limboos taldeak joko du, 23:45ean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button