IKUS-ENTZUN

“Korterraza”, Araba osotik filmak eskainiz

Uztailaren 1etik irailaren 7ra, film laburren hautaketa bat ikusi ahal izango da Araba probintziako hainbat herritan, Korterrazaren barruan.

Uztaila hasteaz batera, Korterraza ekimena pausuka hasiko da Araban barna, aire zabaleko film laburren emanaldiak han-hemenka pantailaratzeko prest. Aurten lurralde horretako 26 herri bisitatuko ditu zinemari dedikaturiko ekimenak, eta hala, udan, azken urteko lanik onenak doan ikusteko eta gozatzeko aukera izango da.

Arabako herriek lanak aukeratzeko posibilitatea izan dute, izan ere, film laburrak lau sailetan bildu dira: Korterraza Araba, Mix-a, Korterraza txiki eta Korterraza Super Selekzio izenekoak. Horrela, herri bakoitzean lau atal horien barruan dauden azken urteko film labur onenetako batzuk ikusi ahalko dira.

Non , noiz eta zer jakiteko, egin klik hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button