Nontzeberri

“Korterraza Araba”, film laburren aire zabaleko jaialdi ibiltaria, ostiralean hasiko da

Ostiralean hasiko da Korterraza Araba, udan zehar Araban egingo den film laburren aire zabaleko ekimena. Aurtengoan gainera indartsu dator. Guztira 31 proiekzio egingo dira eta lurraldeko 28 herri bisitatuko ditu bere 5. edizioak.

Izan ere, azken urteetako film labur onenen sailkapen bat programatu dute uda honetarako, ostiralean hasi eta irailaren 6ra arte, handik hona ibiliko dena. Hala, ekainaren 28an, Artziniegan eta Leziñanan egingo dira proiekzioak. Eta 29an, larunbatean film laburren sailkapen hori, Duranara eta Estavillora joango da. Proiekzioak gaua sartzean, 22:00etatik aurrera izango dira.

Proiektatuko diren film laburrak, bertoko eta atzerriko ekoizpenak dira, horien artean esaterako, Game Changer (Aviv Mano); Give In To Giving (Aryasb Feiz); Pizza (Iñaki Rikarte, Aitor de Kintana);  Khuruf (Kepa Sojo); Trivial (Fran Menchon, Sandra Reina); edota Zero (David Macián), beste batzuen artean.

Egutegia eta programazio osoaren informazioa, hemen duzue.

Exit mobile version