BESTELAKOAK

Korrontzi taldea munduan barrena

Korrontzi folk taldeak tradition 2.1 izeneko lana (diskoa, liburua eta DVDa) aurkeztuko du munduko makina bat tokitan. 2013ko azaroan hasi zuten disko hori aurkezteko kontzertu sorta luzea, eta 2014ko abendura arte horrela jarraituko du.

Udan, hain zuzen ere, kontzertu pilo bat egingo du: Txipre, Frantzia, Belgika, Euskal Herria, Galizia… Irailaren 12a, gainera, AEBEtako Madison (Wisconsin) egin ohi den Madison World Music FEstival jaialdian parte hartuko du.

Agus Barandiaran trikitilariak zuzendutako taldearen azken diskoa hiru urteko lanaren emaitza da: “Munduko 26 estudiotan grabatu da, eta 60 musikari inguruk hartu dute parte, tartean, Phil Cunningham eskoziarra”. Izan ere, azken hiru urte hauetan munduko hainbat folk jaialditan parte hartu du Korrontzik Getxo (2008) diskoari esker. “Disko horrek oihartzun handia izan zuen Europan, eta ate asko ireki zizkigun: Italia, Portugal…”.

Hala, jaialdi horietan ezagututako hainbat musikarik parte hartu dute diskoan, “beti ere, tradizioa gaurkotzeko aurrekoari uko egin gabe”. Gaurkotasun hori aipatzen du, hain zuzen ere, tradition 2.1 izenburuak: “Tradizioaren bertsio berri bat”.
Diskoaren postprodukzioaz hiru Grammy sari jaso dituen Javier Limon arduratu da. Horrez gain, bi kantutan ere jo du gitarra.

Non eta noiz jakin nahi baduzue, begiratu Korrontziren webgunean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button