MUSIKA

Korrontzi eta Olatz Zugastiren kontzertua Getxoko 34. Nazioarteko Folk Jaialdiari hasiera emateko

Korrontzi taldearen “Basque Selfie”  Kontzertu bereziak irekiko du gaur Getxoko 34.Nazioarteko Jaialdia.  Xabier Zabalak zuzendutako Iruña Hiria Orkestrarekin elkarlanean,  lehen aldiz estreinatuko  du Korrontzi taldeak  “Basque Selfie”  proiektua, Donostiako Zinemaldian estreinatuko den izen bereko pelikularen doinu-bandaren arima. Bertan, euskal tradizio eta sustraietara joko da eta euskal baserria izango da xede.

Hala,  kontzertua girotzeko, Xabier Berasaluze Leturia pandero-joleak eta Garikoitz Mendizabal Bilboko txistulariak parte hartuko dute. Gainera,  pelikularen irudiak  proiektatuko dira, hainbat dantzariren kolaborazioarekin batera.

Saioa 20:30ean izango da Areetako Geltokia plazan. Baina aurretik, 18:30etan, Olatz Zugastik bere bakarkako “Ur goiena, ur barrena” azken diskoko kanta intimoak bezain biziak interpretatuko ditu, bere arpa zeltaren laguntzarekin. Zugasti, Benito Lertxundiren taldean musikari eta abeslaria, bere bakarkako azken diskoaren birarekin dator Getxora.

Gaurtik hasita irailak 16 igandera bitartean, kontzertuak ez ezik, beste hainbat ekitaldi antolatu ditu Folk Getxo BBK Jaialdiak. Horrela, Ibaiondo kalean leku izango duen Gune Solidarioan, Getxoko Kultur Elkarteak zein herriko beste elkarte batzuek beren lanak eta proiektuak emango dituzte ezagutzera. Bestalde, hainbat herrialdetako eskulanak gerturatzen dituen Munduko Eskulangintza azoka ere ez da faltako jaialdian. Eta aurten berriro ere, Munduko Terraza izeneko gunea  Romoko Santa Eugenia plazara bueltatuko da, bere jatorrizko kokagunera. Gune horren lankidetza -eta topagune-izaera indartuz, elkarbizitzaren aldeko apustua egin da eta bertako auzokideek parte hartuko dute.

Kontzerturako sarrerak eta informazio osoa hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button