ESZENA

Korrikarekin bat eginez “Euskara eta eskena”

Bilbaoeszenak, abangoardiako arte eszenikoen gau-jai berria jasoko du ostegun honetan, euskaraz sortzen duten artistei eskainitako Show Gelarekin, egun hauetan Euskal Herria zeharkatzen duen Korrikaren omenez.
Show Gela programako hitzordu berria jasoko da bihar, Euskara eta eskena izenburupean. Euren arte diziplinen barruan euskaraz sortzen duten artistei eskainita egongo da, egun hauetan Euskal Herria zeharkatzen ari den Korrikaren ospakizunarekin bat etorriz.

Show Gela bakoitzak, euren lana erakusten duten hiru gonbidatu ditu. Gehienetan, ohiko erakusketa zirkuituetan erraz aurkitzen ez diren abangoardiako proposamen esperimentalak izaten dira. Oraingo honetan, Onintza Enbeita bertsolariaren, Rafa Rueda konposatzaile eta musikariaren, eta Goloka Antzerki Taldearen txanda izango da. 

Show Gela, prozesuan, eta ez emaitzan, zentraturiko gune libre eta sortzaile gisa dago planteatuta, artistaren alderdi gizatiarrena ezagutzeko eta arte izaeraren mekanika ulertzeko aukera eskaintzen du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button