BESTELAKOAK

Korner, Kultura & Futbol Festibala, Donostian

Donostia Kulturak eta Real Sociedad Fundazioak Korner, Kultura & Futbol Festibala abiatu dute, otsailaren 19tik 24ra bitartean, kulturaren eta futbolaren arteko elkargune eta eztabaida-gune bat sortzeko asmoz.

Korner jaialdiak, kulturaren eta futbolaren arteko lotura agerrarazteko, programazio zabala izango du, eta solasaldiak, proiekzioak, erakusketak, proposamen eszenikoak eta abar ez dira faltako.
Egunotan, Ray Loriga, Bernardo Atxaga, Carlos Zanón, Ander Izagirre, Anari, Andoni Egaña, Aitor Arregi, Manuel Jabois, Carlos Marañón, Xabi Alonso, John Benjamin Toshack eta Jorge Valdano bilduko dira futbolaren kulturaz berba egiteko.

Gaur berton zinema izango da protagonista jaialdian, eta horretarako Ray Loriga, Carlos Marañon, eta Aitor Arregi mintzakide izango dira.
Geroago, A Través Del Fútbol (Elías Querejeta & Antxon Eceiza, 1962) eta The Damned United (Tom Hooper 2009) filmak pantailaratuko dituzte.

Egunez eguneko programazioa jaialdiaren webgunean kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button