ESZENA

Koreografia ikusgarriak Durangon, Gernikan eta Gasteizen

XIII. Dantza Zirkuitua ekimenak koreografia interesgarriak eskainiko ditu gaur eta bihar Durangon, Gernikan eta Gasteizen. Hala, gaur berton, Anotación Nº 7 lana ikusteko parada egongo da Durangoko San Agustin Kulturgunean, 20:00etatik aurrera.

DOOS Colectivoren koreografiak “beldurrari buruz hitz egiten du: nola sentitzen dugun eta pertsona bakoitzarentzat zer esangura duen. Beldur izaten gara guztiok, baina bakoitzak bere erara bizi du beldurra. Mugez, borrokaz, bertan behera utzi eta korrika irteteko gogoaz… hitz egiten du”.  Lan horretan dantza garaikidearekin batera, bideo-emanaldiak eta hainbat laguni egindako elkarrizketen edukiak barneratzen dira.

Bihar bi proposamen ondu ditu Dantza Zirkuituak: Aukeran Dantzaren Maurizia koreografia (Gernikako Lizeo Antzokian, 20:30ean) eta  Gasteizeko Kaldearteren programazioan sarturiko Maduixa konpainiaren Mulïer  ikusgarria.

Maurizia Aldeiturriaga Euskal Herriak eman duen emakume eredugarria da. Lehen emakume pandero-jole izan zen eta plazarik plaza ibili zen panderoarekin, kantuka. Emakume handi, sendo, eta eredugarri abiapuntu hartuta, emakumeak bere baitan dituen alderdi ezberdinak taularatuko dira.

Beste aldetik, Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan, 21:00etan, Maduixa konpainiak aurkeztuko duen ikuskizuna emakume guztiei eskainitako gorazarrea da, “mendez mende zapalduta egon ondoren, euren ni basatiak bizirik irauteko borrokatu diren eta borrokatzen ari diren emakumeei, gure gizarteko kale eta plazetan askatasunez dantzan eta korrika egiteko eskubidea aldarrikatzen duten emakumeei” zuzendua.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu