ESZENA

Koreografia ikusgarriak, Andoain, Arrasate eta Hondarribian

Asteburu honetan, XIII. Dantza Zirkuituak antolaturik, koreografia ikusgarriak eszenaratuko dira Gipuzkoa aldean. Zehazki, Maduixa konpainiak Mulïer lana eskainiko du Andoainen, Dantzaz Konpainiak Harri, orri, ar Arrasaten, eta Aukeran Dantzak Maurizia Hondarribian.

Maduixa konpainiak Mulïer lana eskainiko du larunbatean, Andoaingo Bastero Kulturgunean,  18:30etik aurrera. “Emakumeek zenbait erritmo artifizialetara egokitu behar izan dituzte euren ziklo naturalak, beste batzuk asetzeko, eta, horren ondorioz, ahaztu egin dituzte euren berezko dohainak (sortzaileak, senezkoak eta ameslariak). Ikuskizunaren bidez, gorazarre egin nahi diegu mendez mende zapalduta egon ondoren euren ni basatiak bizirik irauteko borrokatu diren eta borrokatzen ari diren emakumeei”.

Egun berean, Dantzaz Konpainiak Harri, orri, ar egingo du Arrasateko Amaia Udal Antzokian,  19:30ean. “Atrezzo jangarria, Mariachi musika, zirku-elementuak eta energia eta mugimenduaren fisikotasuna, guztiek dute lekua sormen honetan. Jolas tradizionalean gertatzen den bezala, hauskortasunak (papera), batzuetan indarra (harria) gainditzeko ahalmena duela gogorarazten digu”.

Eta, azkenik, igandean, 20:00etan, Aukeran Dantzak Maurizia eskainiko du Hondarribiko Auditorium Itsas Etxean. Dakikezuenez,  “Maurizia Aldeiturriaga Euskal Herriak eman duen emakume eredugarria da. Lehen emakume pandero-jole den aldetik, plazarik plaza bere panderoa hartu eta bere ahots eta izaera boteretsua lau haizeetara zabaldu zuen emakume sendoa. Emakume hau eta gainerako emakume guztiak, gehiago eta hobeto ezagutzeko aukera eskaintzen obra honek”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button