MUSIKA

“365 Jazz Bilbao” zikloa berriz martxan

Beste urte batez, Bilbao 700 Fundazioak, 365 Jazz Bilbao zikloa antolatu du, mundu osoko jazz musikako artistarik onenak ekartzeko xedez. Apiriletik azarora arte luzatuko den zikloaren bederatzigarren edizioa izango da aurtengoa. Kontzertu guztiak Campos Eliseos Antzokian izango dira, 20:00etan.

Guztira lau kontzertu antolatu dira: Regina Carter biolin-jotzailearen (apirilaren 26an), Sendecki eta Olejniczak bikotearen (irailaren 21ean),  John Scofield gitarra-jotzailearen (urriaren 19an) eta Francisco Jazz Collective taldearen (azaroaren 9an) eskutik.

Regina Carterrek hainbat musika-motaren eragina du: R&B erritmoena, musika hinduarena eta musika klasikoarena. Aretha Franklin eta Patti Labelle-kin grabatu du, Kerry Barron jazzeko piano-jotzailearekin edo  Wynton Marsalis-ekin. Jazzaren munduan eta arlo horretako artistarik ezagunenetakoa da gaur egun.

Irailera arte itxaron beharko da Sendecki eta Olejniczak bikotea entzuteko. Vladyslav Sendecki gaur egun piano-jotzailea, konpositorea eta moldatzailea da. Kritika amerikarrak mundu osoko jazz musikako bost piano-jotzaile onenen artean sartu du. Bestalde, Andrzej Olejniczak Espainian bizi da 1984az geroztik eta hainbat proiektu musikaletan parte hartzen du.

John Scofield gitarra-jotzaile bikaina da, birtuoso horietariko bat. Artista handiekin egiten du lan, hala nola, Miles Davis, Jaco Pastorius, Phil Lesh, Billy Cobham, Medeski Martin & Wood, Dennis Chambers edo George Duke-rekin, besteak beste

San Francisco Jazz Collective gaur eguneko jazzaren panoramako zortzi interprete eta konpositore bikainek osatutako taldea da. New York Times egunkariak honela definitu zuen talde hau: “benetako jazzak gaur egun duen soinuaren  adibiderik onena da”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button