ESZENA

Koreografia bereziak ikusgai Amorebieta-Etxanon, Barakaldon eta Berrizen

Dantza Zirkuitua ekimenak bi proposamen dakartza egunotan: Matarile Teatrok Circo de pulgas obra taularatuko du Amorebieta-Etxanon (azaroak 30) eta Barakaldon (abenduak 1), eta bestetik Larrua Proiektuak Baserri koreografia egingo du Berrizen (abenduak 1).

Espainiako antzerki garaikidearen erreferentziako konpainietako baten eskutik etorriko da Circo de Pulgas koreografia. Obran arkakuso bilduma, munstroen eta zomorro arraroen oreka, eta salto liluragarriak  agertzen dira, “… baina halarik ere inork ez du trapeziotik jaitsi nahi. “Jauzirik egiten ez dugun arkakuso zoriontsu eta optimista nekaezinak  gara”.

Gasteizko eta inguruetako dantza suspertzeko asmoz jaio den Larrua Proiektua Jordi Vilasecak eta Aritz Lopezek zuzendutako dantza-proiektua da, eta berea da Baserri obra. Euskal kulturan zehar egindako bidaia da Baserri, guztiz errotuta dauden ohiturak berriz interpretatu eta egungo garaira ekartzen dituena, tradizioaren eta abangoardiaren arteko mugak lausotzen dituena.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button