IKUS-ENTZUN

Koreako zinema zikloa, BilbaoArten

Hil honetan, uztailaren 30era arte, BilbaoArteko Art House Zinemak Koreako zine ziklo bat eskainiko du jatorrizko bertsioan, gaztelaniaz azpititulatuta. Koreako Kultur Zentroarekiko lankidetzari esker, Euskal Herrian ikusi gabeko 2018 eta 2019 artean ekoitzitako lau filmek osatuko dute erakusketa. Izan ere, lankidetza estuaren ondorioz, BilbaoArteko artistek egoitza-bekak garatu dituzte Seulen, eta, aldi berean, Hego Koreako artista garrantzitsuek beren proiektu artistikoak garatu dituzte Bilbon.

Bong Joon-ho-ren Parasitoak  lanak Oscar sariaren azken edizioan arrakasta izugarria lortu zuen, Hollywoodetik kanpo dagoen “beste” zinema baten ispilu. Lan hori eta bere lau Oscar sariak adituek aztertuko dituzte denbora baten barruan. Kontua da “Hego Koreako film bat izan dela etortzen ikusten zen eraldaketa horren banderaduna”.
Koreako zinema beti egon da presente BilbaoArten, eta orain berebiziko hitzordua antolatu du bertako azken estreinaldiekin, horiek ez baitute banaketa komertzialik.

Oraingo honetan, lau filmek, Lee Jae-gyuren Intimate Strangers, Hong Seung-wanen Juror 8, Yoon Ga-eunen The house of us eta Kwak Kyungtaeken Battle of Jangsari, Koreako zinemaren panorama eklektikoa erakutsiko dute Bilbon.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button