IKUS-ENTZUN

Koreako Lee Chang-Dong zuzendariari buruzko zikloa, Bilbaoarten

Bihar hasita eta maiatzaren 30era bitartean, Koreako Lee Chang-Dong zuzendariaren hiru film pantailaratuko dituzte Bilbaoarteko Art House Zineman, jatorrizko bertsioan gaztelaniazko azpitituluekin.

Centro Cultural Coreano izeneko elkartearen lankidetzarekin Peppermint Candy, Oasis eta Poesia filmak proiektatuko dira, eta film bakoitza bi saiotan ikusi ahalko da.

Lee Chang-Dong zuzendariari eskainitako zikloaren lehen emanaldia bihar izango da, maiatzak 21, 17:30ean: Peppermint Candy (28an, berriz ikusi ahalko da). Emanaldiaren ostean Centro Cultural Coreano-ko zuzendaria eta Hego-Koreako Embaxadako Kultura-Kontseilaria YI Chongyul-ek mintzaldi bat eskainiko du Corea más cerca titulupean.

Filmen gaineko sinopsiak eta ondu diren ordutegiak, Bilbaoarten dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button