LITERATURA

Lauaxeta Olerki Lehiaketa 2017

Mungiako Udalak Lauaxeta Olerki Lehiaketaren X. ediziorako deialdia egin du. Lanak Mungiako Udaleko HAZen aurkeztu beharko dira (Trobika 1, 48.100 Mungia) urriaren 3tik azaroaren 14ra bitartean.

Aurtengo edizio honetan, aurreko urteetan lez, lehiaketa irekia izango da, bai forma aldetik eta bai eduki aldetik bere. Hori bai, aurten Lauaxeta fusilatu zutela 80 urte bete direla eta, berak idatzitako Azken oyua olerkiaren izenburua izango da aurtengo gaia.
Gainerako baldintza guztiak aurreko edizioetako berberak izango dira. Sari bi egongo dira, lehenengoa 800 eurokoa eta bigarrena 500 eurokoa. Epaimahaia Miren Agur Meabek eta Karlos Santistebanek osatuko dute, eta sari-banaketa abenduaren 3an egingo da, Euskararen Nazioarteko Egunean Mungian egiten den ekitaldi ofizialean.

Olerkizale eta poesiagile berrientzat urteroko erreferentzia bihurtzeko asmoz sortu zen lehiaketa honetan aurten bere parte hartze zabala izatea espero du Udalak.

Informazio gehiago www.mungia.org  web-orrian izango duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button