BESTELAKOAK

Kontzertu-kartelen erakusketa, Donostian

Error! Design izeneko kolektiboak Donostiako Okendo kultur Etxean paratu du kontzertu-kartelen erakusketa interesgarri bat. Uztailaren 6tik abuztuaren 25era bitartean bisitatu ahalko da erakusketa. Biharko inaugurazioan,  kontzertu akustiko sorpresa izango da 19:00etan.

Erakusketak irudi musikalaren mundua du ardatz, eta egiteko nagusia kontzertuetarako posterren diseinua da. Musika-talde, sustatzaile eta ekoiztetxe ugarirekin egin da lan, hala maila nazionalean nola nazioartean. Bere bezero izan dira, besteak beste, Guns n’ Roses, Soundgarden, The Black Keys, Jose Gonzalez, Alabama Shakes, Ben Harper, The Hellacopters, Depeche Mode, Berri Txarrak, Niña Coyote eta Chico Tornado edo La Maravillosa Orquesta del Alcohol musika-taldeak, bai eta zenbait musika-jaialdi (Azkena Rock, Primavera Sound, Sonorama Ribera…) eta marka ere (Naparbier, Converse edo Fnac).

Erakusketa honetan 150 kartel baino gehiago eta baita estudioak egindako beste lan aipagarri batzuk ikus daitezke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button