Nontzeberri

Kontzertu indartsua, talde indartsuekin, Andoainen

Andoaingo Gaztetxeak, larunbatean, otsailak 15, Saia Goait (Stoner Rock, Mutriku) eta Lamiak (Power trio, Donostia) taldeen kontzertua jasoko du, 22:30ean hasita.

Mutrikun sortutako laukotea da Saia Goait. Talde ezberdinetan jardundako taldekideak (Keike, Kraussk, Karenka) entsegu lokaletan batu ostean, zuzeneko bizi eta zuzenak eskaintzeko prest dator oholtza gainera Saia Goait diskoa aurkezteko. Stoner-rock eta hard-rockaren zurrunbiloan ahots melodiko eta guturalak gailentzen dira.  Gainera, Zarata Mondo Sonoro aldizkariak Euskal Herrian 2019an eginiko 10 debut disko onenen artean aukeratu du taldea, eta Koldo Otamendi Musikazuzenean.com web eta telebista saioko arduradunak 2019ko abesti eta disko gogokoenen zerrendan sartu du.

Eta Lamiak Donostiatik datorren hirukote indartsua da. Andoainen, taldeak Gaztain estudiotan grabatutako Itsuen aroa estreinako diskoa aurkeztuko du.