BESTELAKOAK

“Kontari eta Kantari”, ipuinak eta musika uztartutik

Kontari eta Kantari Bilboko Udalak antolaturiko ekimena da, non ipuinak musikaz lagunduta kontatzen diren. Zazpi urtetik beherako adingabeak dauzkaten familientzat sei saio antolatu dira. Bilboko Udalaren xedea da “jolaserako eta kulturarako eta aisialdirako gune bat eskaintzea belaunaldi bateko eta bestekoei, eta aukera ematea familiek kalitatezko denbora konpartitu eta goza dezaten”. Saioak doakoak izango dira.

Bilboko Errekalde eta Abando Udaltegietan izango dira ekitaldiak. Lehena bihar, barikuan izango da, 17:45ean, Koloretako munstroa. Abenduaren 14an bi saio izango dira, 17:45ean, Buruko hura nork egin zion jakin nahi zuen satortxoa, eta 19:00etan, Koloretako munstroa. Abandoko Udaltegian. Hor ere, abenduaren 21ean, lehen pieza hori errepikatuko da.  Urtarrilean bi saio izango dira Errekaldeko Udaltegian: urtarrilaren 2an, Nola dastatu ilargia, eta 4an, Afrikako koloreak.

Saio hauetan mugarik gabeko fantasiazko mundu batean murgilduko dira ikusleak, eta txikienek beren emozioak ezagutu eta adierazteko, solidaritate, eskuzabaltasun eta kooperazioa zer diren deskubritzeko bideak izango dituzte.

Olga Sanchez (erizaina eta musikoterapeuta), Raul de la Cruz (ipuin kontalaria) eta Ane Lopez (ipuin kontalaria) izango dira saioen arduradunak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu