Kontaktua

    Pribatutasun politika onartu

    Nortzuk gara

    Nontzeberrik duen lan lerro estrategiko garrantzitsuenetako bat euskararen sustapena da, herrialde euskaldunago, aurreratuago, eta kohesionatuago bat erdiesteko xedearekin. Lan egiteko esparru zuzenak eta argiak, euskara eta kultura izan dira beti, biak Nontzeberrirentzat helburu, eta biak loturik agertzen dira eguneroko ekinaldian.

    Nontzeberri Surpengintzak bere garaian sortu zuen proiektu berezi bat izan zen, euskara, gazteak eta teknologia berriak batzen zituena. Urte hauetan guztietan Nontzeberrik hainbat aldaketa jasan ditu, eta bere bidea egokitu behar izan du gizarte, kultura eta euskararen munduan agertu eta sortu diren beharrizanei egokitzeko.  Oraingo honetan Nontzeberri berria izango dugu, beste egitasmo batzuen biltzaile, beste arnas batzuen eragile, baina beti ere euskara eta euskal kultura bultzatuz.

    Suspergintzak dituen lan-esparruak gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari dira maila sozialean. Nontzeberrik adi egon behar du eta ez entzungor egin, euskal gizarte bidezkoagoa, solidarioagoa eta euskaldunagoa garatzeko. Eta lan horretan jarduteko  pertsonen ahalduntze sustapena zainduko dugu, aldaketa iraunkorrak, inklusiboak eta jasangarriak lortzeko, hezkuntzaren, lanaren, kulturaren eta ingurumenaren dimentsio sozialean beharrezkoa den garapena lortzeko.

    Horretarako NontzeberriSuspergintzak ohiko kultura esparrutan aritzea gain, emakumea eta kultura, immigrazioa, edota kulturartekotasuna lan-ildo berriak garatuko ditu, euskararen mundu eremu horietan sustatzeko eta eramateko, eta eremu horietako norbanakoak ere euskararen mundura erakartzeko.

    Horren ondorioz, lan egingo dugu euskal gizarte-inklusioa, parte-hartze soziala, eta ezagutza bideratzeko, beti ere euskaratik eta euskararentzat, hizkuntza-normaltasunean tai gabe arituz.

    Nontzeberri | Suspergintza Elkartea
    C/ Simon Bolibar, 8-B – 48010 Bilbao
    Tel: 944 029 092
    Faxa: 944 008 061
    nontzeberri@nontzeberri.eus

    Back to top button