ARTEA

Kontaera grafiko bat da, hitzik gabekoa

Joan den urtean bekadun izan zen Manu Blazquez artistaren Abundante Amigable Compuesto ekoizpen propioko erakusketa zabaldu du BilbaoArtek. Erakusketa apirilaren 6ra arte ikusgai egongo da.

BilbaoArtek igorritako informazioaren arabera, “Abundante Amigable Compuesto kontaera grafiko bat da, hitzik gabekoa, zeinetan lerroak orriaren azalera guztia hartu nahi izango duen, historian zehar eman zaion bigarren mailako papera zalantzan jartzeko.
Kontaerak lerroaren kontzeptua darama inplizitua, hondoan eta itxuran. Denboraren ikuspuntutik, kontaeren eskema klasikoa egitura lineala argia dauka, hasiera – garapena – amaiera. Beste aldetik, edozein liburuk dituen paralelo doazen lerro-segida bat bezala eskaintzen zaigu kontaera”.

Manu Blazquez (Valencia, 1978) publizitatean egindako hainbat ikasketaren Italiara joan zen da, Bolognako Arte Ederren Akademian Arte Grafika ikasketak egiteko. Bertan Comunicazione e riproducibilità tesiarekin diplomatu zen. 2011 urte amaieran garai berri bat hasi zuen Grezian Tesalonikako Aristoteles Unibertsitateko Xenis Sachinis grabatu irakaslearekin batera.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu