LITERATURA

Konfinamendutik sortutako bideo-poemak

Amaia Gabantxo artistak, idazleak, eta itzultzaileak Chicagoko Unibertsitatean irakasten du, eta  birusak ezarri digun konfinamenduan #basquevideopoems izeneko proiektua jarri du abian. Ekimen honetan, Six Basque Poets (Arc Publications, 2007) antologian agertzen diren Bernardo Atxaga, Miren Agur Meabe, Joseba Sarrionandia, Kirmen Uribe, Rikardo Arregi eta Felipe Juaristi idazleen poema bana hartu du eta bideo-poemak egin ditu. Plazaraturiko poemek gaur egun bizi ari garen egoera zoroarekin nolabaiteko lotura dute.

Orain arte honakoak plazaratu ditu: Bernardo Atxagaren Adam & Life poema (Adan eta Evaren lehen gripeari buruzkoa); Rikardo Arregiren 66 Lines From the City Under Siege (hiri setiatu bateko bizitzaz); Kirmen Uriberen The Cuckoo; eta Miren Agur Meaberen Questions (atzean utzitako ametsen ingurukoa).

Bideo-poemak ikusi nahi badituzue egin klik hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button