BERTSOTAN

Bertsoa & Jazza ekimenaren azken emanaldia egingo dute gaur Bilbon

"Donostiako Jazzaldian bide berri eta esperimentaziorako urrats bat eman zen arren, musika eta bertsoaren arteko soka estutuz, lotuz, tenkatuz, jolastuz, askatuz jarraitu dute baina iritsi da bukaera, eta Kafe Antzokia izango da despedidaren testigu".

Inprobisazioan oinarritutako bi kultur adierazpen elkarrekin egongo dira emanaldian. Musikariak bertsolariekin eta bertsolariak musikariekin, batera egingo dituzte inprobisazioak, benetako elkarrizketa eratuz: musika izango da bertsolarientzako gaia eta bertsoak musikarien gaia.

Agertokian lau bertsolari, bost musikari eta gai-jartzailea izango dira, akorde eta errima jokoak eginez. Partaideak honako hauek izango dira: bertsolarien aldetik, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, eta Jon Maia. Gai-jartzaile lanetan Unai Elizasu arituko da. Musikariei dagokienez honatx zerrenda: Bixente Martinez (Gitarra), Asier Ituarte (Tronboia), Julen Izarra (Saxoa), Jon Piris (Kontrabaxua), eta Hasier Oleaga (Bateria).

Kafe Antzokiak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button