Nontzeberri

Konfinamenduan sorturiko “Bertsoa Bizi Gazte” lehiaketa bukatzear

Arabako Bertsozale Elkarteak, Arabako Foru Aldundiaren laguntzarekin, Bertsoa Bizi Gazte bideoklip eta zuzeneko emanaldien lehiaketa abian jarri zuten duela hilabete batzuk, baina koronabirusak ekarritako egoeraren aurrean moldaketa berri batzuk egin behar izan dituzte lehiaketa aurrera eraman ahal izateko.

Bertsoa Bizi Gazte lehiaketan Instagram bidez egiteko aukera  dago,  eta bideoklipak eta zuzenekoak egiteko laguntza ere eskainiko  dute antolatzaileek. Egin beharreko pausu guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Maiatzaren 15a baino lehen lanak bidali beharko dira bertsoabizi@gmail.com  helbidera. Hortaz agudo ibili, azken egunetan zabiltzate eta.

Lau sarituek asteburu bateko egonaldia izango dute opari Zuhatzan irailaren 4, 5 eta 6an. Bertan, kirol abentura, euskara eta sormena uztartuz Uribarri-Ganboako urtegi inguruan egonaldi bikainaz gozatzeko aukera izango dute.

Exit mobile version