ESZENA

Euskal sorkuntzari buruzko astea antolatu dute Leioan

Gaur goizean Kultur Maratila programa aurkeztu dute Leioan. Euskal sorkuntza ardatz duen astea Kontakatilu antzerki konpainiarekin Katillukadak antzezlanarekin hasiko da maiatzaren 28an. Ekimena Artedramak eta Kultur Leioak atondu dute.

Maiatzaren 29an, halaber, Khea Ziater taldeak Gloriaren Kantua antzeztuko du. Maiatzaren 30ean, Fredi Paiak idatzi eta Café Bar Bilbaok antolatu ohi duen Teatro Laburreko gidoien euskarazko saria irabazi duen Hartu ez nuen deia lanaren irakurketa egingo dute eta testu horren inguruan ere solastatuko dira. Gero, Mursego txelo jotzailearen kontzertua izango da.

Maiatzaren 31n, Dejabu Panpin Laborategia konpainiak Gure bide galduak lana antzeztuko du, eta Maialen Lujanbio bertsolariak eta Xabier Erkizia musikariak Txori Mugariak emanaldia egingo dute.

Ekainaren 1ean ere antzerkigintza izango da protagonista nagusia. Hala, T(a)rtean Teatro taldeak Larria, kutsakorra, mendebaldekoa obra taularatuko du.

Amaitzeko, ekainaren 2an, dantza ikuskizuna izango da Kultur Maratila egitarauan. Hala, Haatik Dantza Konpainiak Errimak Oinetan ikuskizuna egingo du, eta emanaldia amaitu eta gero, disko jartzaileen saioa izango da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button