LITERATURA

Komunikazioa ardatz "Ataramiñe" bilduman

Liburuaren edukiaren barruan, bisitak eta komunikazioak aipatzen dituzten lan asko daude, eta horren harira bi hausnarketa bide izan dituzte: batetik, preso daudenentzat komunikazioak duen garrantzia; eta bestetik, komunikazioak izateko ezartzen zaizkien oztopoak. Horrekin batera, azken urtean euskal preso politikoen kolektiboak burutu duen inkomunikazio eta bakartzearen aurkako borroka ere aipatu zuten atzo Bilbon egindako aurkezpenean.

Aurten hainbat argitaletxetan argitaratutako lanak ere jaso dira liburuan, eta argitaratu gabe gelditu den askorekin espetxetako irudi hori osatzen da. Jokin Urainen Ez nago etxean liburuaren edukia ere nabarmendu nahi izan dute atzoko aurkezpenean, espetxea eta literatura gai hartuta borobildutako lana baita.

Aurten Ataramiñek argitara emandako Preso Nago komiki liburua ere aipatu zuten atzo. Bihar aurkeztuko da Iruñean.

Liburu biak, Ataramiñe'10 eta Mikel Orbegozoren Preso Nago komikia salgai egongo dira Durangoko azokan, Ataramiñeren saltokian. Durangoko azokan bertan Ataramiñek bere produktuen aurkezpena egingo du, abenduaren 6an, 10:30ean, Ahotsenean.

Ateramiñek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button