ARTEA

“Komisariotzaren Nazioarteko Sinposioa”, Bilboko Azkuna Zentroan

Azkuna Zentroak eta Bulegoa z/b ekimenak elkarlanean abiatutako Erakusketaren saioa (1977-2017) Komisariotzaren Nazioarteko Sinposioren bigarren topaketa uztailaren 9 eta 10ean izango da. Egunotan, “1977. eta 2017. urteen artean izandako erakusketa zehatz batzuk aztertu nahi dira. Izan ere, orain arte, bi topaketa izan dira: lehena, Atarikoaren formatuan, eta bigarrena, 1977. eta 1987. urteen arteko hamarkadari eskainia. 2019ko topaketan, 1987-1997 hamarkadako kasuak aztertuko dira”.

Bigarren topaketa horretan, aipaturiko urte horietan garatu ziren hainbat prozesu azpimarratu nahi dira: “1989an Berlingo harresia erori ondoren izandako berrantolamendu geopolitikoa eta, ondorioz, ideologiaren amaieraren aldarrikapena, globalizazioko prozesuen azkartzea, HIESAk eragindako krisia… Artearen arloan ere aldaketen prozesu hori nabarmen sentitu zen. 1980ko hamarkadaren amaieran, arte garaikidearen “boom-a” izenekoa hasi zen. Gertaera honen bereizgarri gisa, bizirik zeuden artisten artelanen merkatuko balioa igo zen, eta arte garaikideko museoak, bienalak eta erakusketa handiak ugaldu ziren mundu osoan barrena. Bestalde, artearen boom-ari lotuta, museoko instituzioak ardatz izango dira, hiriaren eredu ekonomiko berria turismoa erakartzeko polo gisa antolatzeko.”

Kanpoan izandako aldaketa haiek eragin zuzena izan zuten Euskal Herrian ere, eta adibidez,  1987an, Arteleku jarri zen abian Donostian; eta gero Guggenheim Bilbao etorri zen, “hiriaren eredu global berri bati hasiera eman zion museoa, turismoa eta kulturaren kontsumoa erakarpen gisa hartzen dituen ereduari.”

Gaur berton, uztailak 9, 17:00etan, Azkuna Zentroko zuzendari Fernando Perezek eta Bulegoa z/b aretoko kideek Komisariotzaren Nazioarteko Sinposioa aurkeztuko dute.
Saioetan, Aimar Arriola, Catherine David, Corinne Diserens, Ines Schaber, Joaquin Vazquez eta Rachel Weiss adituak arituko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button