ARTEA

“Komisario Berriak” ekimenaren baitan babestuko diren proiektuak

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak, Tabakalerak, Azkuna Zentroak eta Artiumek aukeratu dituzte Komisario Berriak ekimenerako proiektuak. Deialdia komisarioari lotutako ibilbidea duten pertsona fisikoei zuzenduta egon da: historialariak, artistak, komisarioak eta ikerketaren arloko beste profesional batzuk.

Entitate horiek bultzatutako ekimen honek honako proposamen hauek babestuko ditu: Ez dakit zer pasatzen den azken aldi honetan. Gasteizko bideo-musikal jaialdia 80ko hamarkadan, Iñigo Gomezek, Itziar Gutierrezek eta Ane Lekuonak aurkeztua; #Ágora/Cemento/Codígo,  Arteriak-ek proposatua (MawatreS eta Andrea Estankona); eta Espacio Publicitario (espacio público /espacio publicitario), Mario Ortiz Paniegorena.

Artium Museoan aurkeztutako hamar proposamenetatik Ez dakit zer pasatzen den azken aldi honetan. Gasteizko bideo-musikal jaialdia 80ko hamarkadan aukeratu da, Iñigo Gomezek (Gasteiz, 1993), Itziar Gutierrezek (Andoain, 1991) eta Ane Lekuonak (Hondarribia, 1994) aurkeztuta. Proposamena “80ko hamarkadan Euskal Herrian hedabide bideografikoaren aukerak bultzatzen dituzten hiru jaialdien ikerketari buruzkoa da: Donostiako Bideo Jaialdia, Gasteizko Musika Bideo Jaialdia eta 80ko hamarkadako Tolosako Bideoaldia”.

Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak hamalau proposamenetatik, #Agora/Cemento/Codígo proiektua aukeratu du, Arteriak-ek aurkeztuta. “Ikusgarritasunaren espazioaren pitzaduran praktika artistikoak ikertu eta sortzeko orduan gertatzen den pitzaduratik sortzen da proiektua”.

Azkuna Zentroaren kasuan, aurkeztutako hamazortzi  proposamenetatik Mario Ortiz Paniegoren (Bilbo, 1978) Espacio Publicitario (espacio público /espacio publicitario) da hautatutako proiektua. Proposamenak “publizitateak gure bizitzetan eta, bereziki, espazio publikoan izan duen gorakadari buruzko berrikuspena proposatzen du”.

Proiektuak 30.000 euroko aurrekontua du;, horren ondorioz, 10.000 euro bideratuko dira proiektu bakoitzera.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button