IKUS-ENTZUN

Rithy Panh zuzendariaren “The Missing Picture”, gaur BilboArten

Urte honetako martxotik abendura, hilabete bakoitzeko lehen asteartean, Lehen astearteko hitzordua izeneko zikloa egiten ari da BilbaoArten, Filmazpit-ekin lankidetzan. Filmak jatorrizko bertsioan, euskarazko azpitituluekin proiektatuko dira.

“Lehen urte honetan izango dugun lanen bilduma, denak azken hamarkadan ekoiztutakoak, euskaldun ikusleentzako genero arteko ibilbide zorabiagarri bat osatuko du.”
Gaurko saioan, Rithy Panh zuzendariaren The Missing Picture (Falta den irudia) izeneko lana pantailaratuko da.
Filmaren sinopsia hauxe da: “Urte luzez ibili naiz galdutako irudi baten bila: Kanbodiako gobernuan zeuden Khmer Gorriek 1975 eta 1979 urteen artean eginiko argazki bat. Irudi bat bakarrik ezin daiteke izan genozidio baten proba, baina pentsatzera eta gogoeta egitera behartzen gaitu, historia erregistratzera. Alferrik bilatu dut fitxategietan, paper zaharren artean, Kanbodiako herrixketan. Gaur, badakit: irudi horrek galduta behar du; beraz, sortu egin dut”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button