BESTELAKOAK

Komikiak, nobela grafikoak edo irudidun liburuak sortzeko diru-laguntzak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak komikiaren edo marraztutako narratibaren sektorea sormenaren arloan zein industrian hartzen ari den garrantzia kontuan hartuta, komiki, nobela grafiko edo irudidun albumen sorkuntza grafikoa bultzatzeko diru-laguntzak sortu ditu. Azken helburua da gaur egun gure herrialdean gorakada handia duen sormen-sektore hori finkatzea, bultzatzea eta laguntzea.

Hortaz,  komiki, nobela grafiko edo irudidun album formatuko liburu bat osatzen duten ilustrazioak sortzeko prozesuei diru-laguntzak emateko baldintzak atera dituzte.

Proiektuak originalak eta argitaratu gabeak izan behar dira, eta bilduma baten parte direnak. Diru-laguntza horietarako, guztira, 105.000 euro erabiliko dira.

Xehetasun guztiak deialdi honetan dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button