BESTELAKOAK

Komiki lehiaketa, itsasoa ardatz hartuta

Datorren urteko Donostiako Nazioarteko Komiki eta Manga Azokaren baitan, Komikia eta itsasoa komiki lehiaketa abiarazi dute Gipuzkoako Aldundiak eta COMIKDek.

Gaia itsasoa izango da eta komikiak euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez onartuko dira soilik. Lehiaketara aurkeztuko diren lan original eta argitaragabeak epaimahai batek baloratuko ditu eta guztien artetik hiru irabazleak aukeratuko ditu. Irabazleek sari ekonomikoa jasoko dute eta beren lana 2019ko martxoaren 22tik 24ra Kursaalen izango den Donostiako Nazioarteko Komiki eta Manga Azokaren III. edizioan erakusteko aukera izango dute.

Lehiaketa hau komikiaren profesionalak ez diren egileei zuzenduta dago, eta beren lana abenduaren 4tik  martxoaren 1era bitarte aurkeztu beharko dute. Lehenengo saria 1.200 eurokoa izango da, bigarrena 800 eurokoa eta hirugarrena 500 eurokoa.

Datu guztiak hemen erdietsi ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button