ARTEA

Komiki eta ilustrazio tailerrak egingo dira Iruñean

Komiki eta ilustrazio tailerrak abiatuko dituzte Iruñeko Chundarata liburu-dendan. Ilustrazioko tailerra Leire Urbeltz ilustratzaileak zuzenduko du, eta komikiarena, berriz, Jon Juarezek: tailer bakoitza 12 saiotan egituratuko da, eta otsailaren 17an eta 18an hasiko dira, hurrenez hurren.

Leire Urbeltzi dagokionez, Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) Arte Ederretako ikasketak burutu ondoren, Bartzelonako Unibertsitate Autonomikoarekin atxikita dagoen Eina Eskolan jaso zuen Leire Urbeltzek ilustrazioko espezializazioa. Galtzagorri elkarteko bazkidea eta Marraz(i)oak irudigile berrien kolektiboaren kidea da. Itzalpetik eta Amarunen Alamandrea izenburuko liburu ilustratuak plazaratu du Yolanda Arrieta idazlearekin batera. Bakarkako bi erakusketa egin ditu: Alamaque, Gasteizen (2011an) La Quimera residual Iruñean (2008an).

Jon Juarez nafarrak,halaber, Kauta taldearen Agerre (Baga Biga) disko berriaren azala egin du. Ilustrazioan ez ezik, komikigintzan ere aritzen da; esaterako, Ed Bunker noir idazle estatubatuarraren inguruko komikia egin du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button